Artxibo eta liburutegia
ARTXIBO DOKUMENTALA. Bi ataletan antolatua dago, Gipuzkoari erreferentzia eginez beti: Erdi Aroko hiribilduak eta burdinolak. 16.000 regesta dokumentalek baina gehiagok osatzen dute, eta hiri arkeologia lanak burutu aurreko ezagutzarako erreferentzia garrantzitsu dira.
KARTOGRAFIA HISTORIKOA. Atal honetan, Arkeolan Fundazioak bere ibilbidean zehar kontsultatutako artxibo desberdinetatik jasotako kartografia eta planimetria historikoa biltzen da. Planoak ondoko artxiboetatik lortu dira: Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Archivo de la Chancillería de Valladolid, Servicio Histórico Militar de Madrid, Archives du Genie (Vincennes) eta Archivo Militar de Segovia.
ARGAZKI ARTXIBOA. Arkeolan Fundazioak burututako indusketa arkeologiko zein ikerketa historikoetan ateratako 100.000 irudik osatzen dute. Fototeka bere osotasunean dago eskuragarri kontsulta errazten duen datu base batean.
Tfno: (+34) 943 63 82 18 – Fax: (+34) 943 62 82 09 – arkeolan@arkeolan.com
-Arkeologia
-Gipuzkoako ondarea
-Antzinaroa
-Erromatar zeramika
-Metalurgia
-Euskal Herriko Historia orokorra
