Dendrokronologia bidezko datazioak

Dendrokronologia (dendros, zuhaitza, eta cronos, denbora, hitz greziarretatik) zuhaitzaren urteroko hazkunde eraztunak ikertzen dituen zientzia da, zentzu orokorrean hartuta. Beste modu batera esanda, zuhaitzen urteroko hazkunde eraztunak identifikatzea helburu duten metodo multzoa da; eraztun bakoitzari modu zehatz batean eta hutsik egin gabe gure egutegi absolutuko urte bat esleitzen zaio, azken urtea oraina izanik.

 Teknika honen bidez posiblea da kronologia ezezaguneko egurrak zehaztasun handiarekin datatzea, aurkezten dituzten hazkunde eraztun serieak aztertuz. Aplikazio honek dendroarkeologia edo dendrokronologia historiko izena hartzen du. 

 Arkeolaneko laborategia, INIAkoarekin batera (Instituto de Investigación y Tecnología Agraria y Alimentaria), datazio dendrokronologian zentratutako bakarra da penintsula mailan, paleoklimako ikerketak ere egiten dituelarik. Landa lana zein ondorengo tratamendu eta laginen azterketarako beharrezkoa den ekipamendu osoaz hornitua dago.

 Datazioak finkatzeko beharrezko den kronologi-erreferentzia laborategiak berak diseinatu du, XIII mendean hasi eta gaur egunera arte iristen den garaia okupatuz. Esparru geografikoari dagokionean, erreferentzia honek Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Akitania eta Kantauri eskualdeko laginak datatzea ahalbidetu du momentuz.

Metodologia hau egurrezko edozein egitura zein objekturengan aplika daiteke: baserri zein interes bereziko eraikinetako arotzeria, ibaietako presak, kaiak, ontziak eta altzariak (mahaiak, kutxatzarrak…), besteak beste.

www.dendrocronologia.com