Arkeolan Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta ikerketa historikoa egiten du.
Hiru hamarkada baino gehiagoko esperientziarekin, arkeologia eta dendrokronologia dira bere ikerketa-arlo nagusiak.
Duela 20 urtetik hona, soilik, existitzen da arkeologo lanbidea estatu espainiarrean. Ordura arte, jarduerak ez zuen izaera laboral propiorik eta irakaskuntzarekin uztartuz eramaten zen praktikara, batez ere irakaskuntza unibertsitarioarekin; museoak zein CSIC beste alternatiba bezala planteatzen ziren. Taldeak boluntarioek osatzen zituzten eta udako oporrak landa lanetarako aprobetxatzen ziren. Hala ere, egoera honek, aipatutako panorama erabat eraldatuko zuen aldaketa dinamika bat sortu zuen 80. hamarkada erdialdera, errealitate berri ezagutezin bat sortuz. Arkeologo profesionalaren figura definitua geratu zen: erregistroan, dokumentazioan eta ondare arkeologikoaren prebentzio eta kontserbazioan espezializatutako teknikari kontsideratzen hasia izan zen.
Kaolineko
pipak
Gipuzkoako
Burdinolak
Dendrokronologia
Gipuzkoan
Gipuzkoako
Hiribilduak
Azken albisteak
Datorren irailaren 28an, astelehena, Jaime Rodríguez Salís bekarako proposamenak aurkezteko epea irekiko da.
Hemen kontsulta daitezke deialdiaren oinarriak, eskaera-imprimakia eta aurkeztu beharreko eranskinak.
Javier Lasagabaster, 1980-1984 bitartean Eusko Jaurlaritzako sailburua izandakoa, hilda.
Javier Arkeolaneko lehendakariordea izan zen, Irungo Oiasso Museoa sortu zen garaian. Bilduma arkeologikoak museora ekartzea ahalbidetu zuten negoziazioez arduratu zen. Arkeolan Fundaziotik gure doluminik zintzoenak helarazi nahi dizkiegu haren familia eta...
Josué Susperregi, Utrechteko Unibertsitateko doktore
Josue Susperregi, Arkeolan Fundazioko Dendrocronologia Laborategiko arduradunak, Doktore titulua jaso zuen uztailaren 11ean Utrechteko Unibertsitatean (Holanda), “Euskal haritzarentzat erreferentziazko kronologiaren garapena, bere zurezko ondareari buruzko ezagutza...
