ARKEOLAN Fundazioa

Arkeolan Fundazioak jarraipena ematen dio, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, izen bera daraman Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa zentroari, hiru hamarkadetako ibilbidearen jarduera eta esperientzia jasoz.

Arkeolan eta arkeologia profesionala

Duela 20 urtetik hona, soilik, existitzen da arkeologo lanbidea estatu espainiarrean. Ordura arte, jarduerak ez zuen izaera laboral propiorik eta irakaskuntzarekin uztartuz eramaten zen praktikara, batez ere irakaskuntza unibertsitarioarekin; museoak zein CSIC beste alternatiba bezala planteatzen ziren. Taldeak boluntarioek osatzen zituzten eta udako oporrak landa lanetarako aprobetxatzen ziren. Hala ere, egoera honek, aipatutako panorama erabat eraldatuko zuen aldaketa dinamika bat sortu zuen 80. hamarkada erdialdera, errealitate berri ezagutezin bat sortuz. Arkeologo profesionalaren figura definitua geratu zen: erregistroan, dokumentazioan eta ondare arkeologikoaren prebentzio eta kontserbazioan espezializatutako teknikari kontsideratzen hasia izan zen.

Ekintzarako eremu berri honek hiriaren testuinguruan du bere aspekturik definituena. Espainia mailan, 1985eko Espainiako Ondare Historikoaren Legeak ireki zion bidea Hiri Arkeologiari. Bi urte geroago sortu ziren TED’A (Taller Escuela de Arqueología), Tarragonan, X. Dupré zuzendari zela; eta CFJAU (Curso de Formación de Jóvenes en Arqueología Urbana) Donostian, M. Urteagaren zuzendaritzapean. Bi proiektuotan, arkeologoek lan ordainduan jarduteko eskubidea zutela planteatu zen. 1989an, eta aurreko ekimenen ondorio bezala, Arkeologiara bideratutako lehenengo enpresa-elkarteak sortu ziren: Codex Tarragonan eta Arkeolan Gipuzkoan.

Ikerketa eta lantaldea

Arkeolan, arkeologia urbano eta profesional baten defentsa egiteaz gain, antzinako meatzaritza, testigantza erromatarrak, Erdi Aro eta Erdi Aro ondoko meatzaritza, artzain-okupazioak eta fortifikazio urbanoak zein mendi gotorlekuak ikertzeagatik nabarmentzen da.

Bere helburuen artean, garrantzi berezia ematen zaio ikerketa arkeologikoetatik ateratako emaitzak gizarteratzea ahalbidetuko duten kultura-ekipamenduak garatzeari. Lortutako informazioaren zabalkundeari ere arreta handia eskaintzen zaio, hori bideratzeko modu desberdinak erabiltzen direlarik: monografia edo artikuluen argitalpena, ikastaro eta hitzaldien antolaketa, eta ikus-entzunezko zein beste euskarri digitalen edizioa, besteak beste.

Ekintza mota guzti hauek aurrera eramateko, Arkeolan Fundazioa diziplina anitzeko talde profesional batek osatzen du, espezializatua eta trebatua.