Josué Susperregi, Utrechteko Unibertsitateko doktore

17 de July del 2025

Josue Susperregi, Arkeolan Fundazioko Dendrocronologia Laborategiko arduradunak, Doktore titulua jaso zuen uztailaren 11ean Utrechteko Unibertsitatean (Holanda), “Euskal haritzarentzat erreferentziazko kronologiaren garapena, bere zurezko ondareari buruzko ezagutza hobetzeko helburuarekin” bere tesia defendatu ondoren.

Epaimahaiak 25 urte baino gehiagoko ikerketa, bertako azterketaren arloan aitzindaria izatea, eta garatutako kronologiak lurraldeko zurezko kultur ondarea aztertzeko eta balioan jartzeko tresna gisa duen garrantzia onetsi zuen.